Maite nau, ez nau maite

16,25 

Información adicional

Peso 0,279 kg
Dimensiones 155 × 215 cm
Autor

Constant, Gwladys

Editorial

Desclee de brouwer

Idioma

Baq

Colección

Haur eta gazte literatura

Encuadernación

Bolsillo

SKU: M680410010 CategorĆ­a: Product ID: 117066

Descripción

Nola bihur daitekeen maitagarri-ipuin bat amesgaizto… Nerabe batek, bere egunkariaren bidez, lizeoko bi gazteren arteko harreman manipulatzailearen istorioa kontatuko du.GwenaĆ«lle neska atsegin bat da, ikasle bikaina, asmo onekoa. Ez du inoiz maitasun harremanik izan. Horregatik, Williamek -lizeoan den mutilik ezagunenak eta ederrenak, ile adatsa sorbaldetaraino duenak- Gwenenganako interesa erakusten duenean, neska zeharo maiteminduko da. Laster, txora-txora eginda egongo dira biak. Agur bizitza monotonoari: maitasun istorio ero honek Gwen eraldatuko du… Baina William mutil-lagun jeloskorra da, eta Gwen lagunengandik eta gurasoengandik urrunaraziko du. Williamen eraginpean, Gwen txotxongilo bihurtuko da, eta Williamekin eta Williamentzat biziko da, haren apeten eta haserrealdien mende…Harreman esklusibo honek bi urte iraungo du, harik eta, egun batean, ikasturte amaierako azterketak egin baino lehen, Williamek harremana telefonoz hausten duen arte. Suizidio saiakera baten ostean, Gwen ospitaleratuko dute, eta egunkari bat idatziko du jasandako (maitasun) manipulazioari buruz, mutil-lagun banpiro horren atzaparretan nola erori ote zen ulertzeko ahaleginean.Gwladys Constant 1980an jaio zen. Filosofia ikasi ondoren, letren irakaskuntzari ekin zion. Irakasle agregatua izaki, gaur egun lizeo batean dihardu Loireten. Egile honek helduentzat eta gazteentzat idatzi du, eta Maite nau, ez nau maite 21. liburua du.

Valoraciones

No hay valoraciones aĆŗn.

SĆ© el primero en valorar “Maite nau, ez nau maite”

Tu dirección de correo electrónico no serÔ publicada. Los campos obligatorios estÔn marcados con *