Heartstopper 3. Hurrats handi bat

16,35 

Información adicional

Peso 1,1 kg
Dimensiones 153 × 234 cm
Autor

Oseman, Alice

Editorial

Astiberri ediciones

Idioma

Baq

Colección

Txikiberri

Encuadernación

Bolsillo

SKU: 9470400078 Categoría: Product ID: 129459

Descripción

Nick eta Charlie, orain, elkarrekin daude, eta oso pozik daude, baina horrek ez die bizitza errazten. Nickek, alde batetik, amari kontatu dio Charlierekin dabilela, baina ez da gauza bera egitera ausartzen gainerako jendearekin. Charlie, bestalde, oso urduri dabil, gogoan baitu zeinen gaizki pasatu zuen bere homosexualitatearen berri jakin zenean, eta ez luke nahi Nickek bizipen bera izatea. Hainbeste larritzen da, apetitua bera ere galtzen baitu, oso modu kezkagarrian galdu ere. Baina bada albiste on bat: astebete pasatuko dute lagunekin batera Parisen. Bidaia bat elkarrekin egoteko!Hirugarren liburu honekin Alice Oseman bere serie ezagunaren erdibidera iritsi da. Liburuak 39 hizkuntzatara itzuli dira, 10 milioi ale saldu dira mundu osoan eta ikus-entzunezko egokitzapena ere egin dute, egilearen arabera, 2026an bertan amaituko dena, berak idatzi eta ekoitzitako film luze batekin, urte berean argitaratuko baita komiki-seriearen seigarren eta azken alea. Urrats handi bat izena du azken liburu honek, eta bertan kontatzen da nola finkatzen den Nicken eta Charlieren arteko harremana. Biak ere ongi sentitzen dira, baina nola jokatu orain besteen aurrean?Alice Osemanen kontakizuna pertsonaietan da aberatsa. Izan ere, komikia erromantzetik harago doa, arretaz eta naturaltasunez jorratzen baititu gaztaroari dagozkion hainbat gai unibertsal: gainerakoen begirada, estresaren kudeaketa, gurasoekiko komunikazioa, adiskidetasunen bilakaera edo anaia-arrebek jokatzen duten rola.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Heartstopper 3. Hurrats handi bat”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *