Gure oroitzapenak

28,37 

Información adicional

Peso 0,45 kg
Dimensiones 200 × 240 cm
Autor

Sarrionandia Uribelarrea, Joseba

Editorial

Elkar

Idioma

Baq

Colección

Elkarlanean

Encuadernación

Cartoné

SKU: NAD1350001 Categoría: Product ID: 303913

Descripción

Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure Oroitzapenak izeneko disko-liburu honetan. Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Berri Txarrak. Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Mikel Artieda, Joseba Irazoki, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko A hizpak, Angel Katarain. Liburuan jaso dira, halaber, Gure Oroitzapenak pelikula osatzen duten 12 film laburren oinarri izan diren ipuin eta poemak. Testu zahar eta berriak, artista beterano eta gazteak, estilo eta estetika askotakoak, Joseba Sarrionandiak belaunaldi desberdinengan esanahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri. Argitalpen honek badu, azkenik, beste osagai bat, balio aparta ematen diona: egileak berariaz idatzi dituen glosak, bai kanten bai filmen inspirazio-iturri izan diren testuak banan-banan iruzkintzen dituztenak, bakoitzaren sorrera eta testuinguruaren berri emanez.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Gure oroitzapenak”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *