Izotz zuloa

6,73 

Información adicional

Peso 0,159 kg
Dimensiones 200 × 200 cm
Autor

Olatz Bravo

Editorial

Erein argitaletxea, s.a.

Idioma

Baq

Colección

Sasi guztien gainetik

Encuadernación

Bolsillo

SKU: LLZ0990005 Categoría: Product ID: 340842

Descripción

Izotz zuloa jeloskor dauden haurrentzako ipuin aproposa da. Anaia txikia jaio dela eta, Marko pinguinoak nahiko arraro sentitzen du bere burua. Lukas ez da amestutako jolas-kide dibertigarria, hegoak mugitzen ez dakien umetxoa baizik. Helduek ez diote Markori jaramonik egiten eta Amatxok bere lo-kanta berezia jaioberriari abesten dionean, egoera jasangaitza suertatzen zaio. Etxetik ihes egitea erabakiko du, oso urruti, galdu egin dela konturatu arte.Istorio xumea eta sakona da Markorena. Emozioak bezain xume eta sakona. Bertan, anaia-arrebaren jaiotzarekin hainbat haurrek sentitzen duten gatazka ondo isladatzen da. Pinguino txikiaren pausoak jarraituz, hauek gurasoek zenbat maite dieten ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, pinguinoen antzera, gizakion bihotza, izotz zuloaren beste aldean dagoen itsasoa bezain amaigabea da. Ipuina gure seme-alabak laguntzeko tresna bilakatu daiteke, jeloskortasun egoerari aurre egiteko giltza eskaintzen delarik. Azken finean, guztiok merezi dugu ôberezko abestiaö izatea.Liburu honetako ilustrazioek, Markoren barne-mundua samurtasunez gorpuzten dute. Sinbolismoz hornitutako imajinak erabiliz, pinguinoaren sentimenduen ibilbidea marrazten da, testuaren esanahia aberastua suertatzen delarik. Hego Poloko paisai izoztuak izkutatzen duen goxotasuna agerian ipintzen dute irudiek, irakurlearekin bilatzen den lotura sendotuz.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Izotz zuloa”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *